XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sekulartasuna ez da besterik, herritasuna baizik.

Herritarra izatea litzake egiazko erlijionaren ezaugarririk bikañena.

JAUNAREN DEIA`n, 25`garren zenbakian, sinbolo eta ezaugarririk gabeko liturjirik ez legokela adierazten alegindu nintzan.

Eta, jakiña, sinbolo hoiek aldian aldiko gizarte eta herriari zerbait esango dien ezaugarriak izan behar dute.

Orain bi milla urteko ezaugarriak gaur ez-ezagutuak izatea oso errez ditekena degu.

Eta orain bi milla urte ez ezik, gaurko munduaren lastertasunak, urte gutxitan aldatu lezazke; horrela, gure gurasoen siñismena bizitzeko era, guretzat ez-ezaguna izatea ez luke arrigarri behar.

Asko dakigulakoan ager ohi degu gure burua.

Eta ez gera konturatzen beti horrela izan dala.

Len esandakoaren egia obeto ikusteko, adierazpen bat bakarra ipiñiko det: hebertarren Jainkoa, beraz gure antziñako gurasoen Jainkoa, Artzaia zala esan genezake.

Haien bizikera eta zibilizaiori ondo zetorkion irudi hori sinbolo bezela; milloika alkarturik bizi diran herritarrentzat zenbaterañoko indarra du sinbolo horrek?.

Artzaia zer dan ez dakite, ardiak zer diran ere ez.

Gaurko artzaiak ez dira garai batekoak ere.

Antziñatarrentzat, Jainkoa langille artetsu bat zan.

Munduan gerta ziteken oro, Jainkoaren eragiñari esker ziteken.

Gaur, jainko haiek iges egin dute mundu hontatik.

Beste herri aundi berri bat sortu da; gizakien indar, almen eta erantzukizunari esker.

Gaurko gizakia, munduaren erresponsable sentitzen da.

Gaurko gizakia herrikoi ez ezik, herritar eta herriegille da.

Nahiago du Jainkoa bere zeregiñetan nahastea baño, Jainkoak eman dizkion almenak erabiltzea, naiz Jainkotaz ahazteko arrixkua izan batzutan.

Bañan, egiazko herritasun edo sekulartasunak ez du eramango bide oker hortatik.

Hizkera hau gogorra da agian.

Sinbolo asko erori dira eta eroriko dira.

Bañan, sinboloak ez dira bide besterik; eta bide ez diran neurrian, mito ditezke.

Zoritxarrez, kristauok ere badegu gure kontzientzi-ezaren barruan olinpo berri bat, mitoloji berri bat, era hori uxatzen alegindu behar giñake alegiñaren alegiñez.

Jainkoa ukatzea bezain makur litzake gizakia ukatzea; gizakia bere dintasun borobillean onhartzea aldiz ez ditekena da Jainkoa aitortu gabe.

Siñismena ez diteke eriotz on bat billatzea, bizikera zuzen eta eraginkor batean murgiltzea baño.

Praga`n bere burua erre zun Joan Pallach nork gaiztetsi du?.

Bere eriotzak ez gaitu kezkatu; bere protestak.

Eriotza, siñismenaren sinboloa diteke; bizia.

Beste horrenbeste Vietnam aldean erre izan diran bonzoetaz.